Ipuin kontaketa berezia izango da gaur, helduentzat: Alma de mujer. Arabiar mundua gehiago ezagutarazteko asmoz, Hernaniko Udal Liburutegiak antolatu du Amher elkartearen laguntzarekin. Ipuina, Mohamed M. Hammu narratzaile berebereak eskainiko du. M. Hammuk, Marokoko Rif lurraldeko ahozko literaturari buruzko azterketa egina du. Berebereen ahozko tradizioa mantentzeko emakumeek izan duten garrantzia azpimarratzen du.
Saioa gazteleraz izango da, Udal Liburutegian, 19:30etan.
Kultur integrazioa eta
tolerantzia bultzatzeko
Egitasmo hau, Eusko Jaurlaritzak babestu du Liburutegiak topaleku. Munduko paisaiak kanpainaren barruan. Kultur integrazioa eta tolerantzia bultzatzea dira kanpaina honen helburuak.