Urteko gainerako egunetan ere, hildako senide eta lagunak gogoan izaten badira ere, Santu Guztien Eguna berezia izan ohi da eta atzo herritar asko izan ziren hilerrira joan zirenak lore eskaintza egitera. Arrosak, margaritak, krabelinak... mota, tamaina eta kolore ezberdinetako loreez jantzita geratu zen hilerria.
Gaur, berriz, Arimen Eguna da eta bi meza izango dira: 09:00etan Agustindarretan, eta 19:00etan San Joan Bataiatzailean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!