Paroa seilatzeko aukera, Hernanin bertan

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 2a, 01:00

Hemendik aurrera, langabetuek edo lana aldatu as­moz dabiltzanek Hernanin bertan izango dute bulego bat, paroa seilatu, bestelako tramiteak egin, edo orientazioa jasotzeko. Lanbidek la­gunduta, Hernaniko Udalak jarri du martxan Daiteke izeneko zerbitzua, eta bulego bat jarri dute, Sandiusterri eraikinean. Pertsona bat egon­go da herritarrei lagun­tzeko, astean bi egunetan: astearte eta ostegun (09:00-14:00). Zerbitzua 2012ko mar­txora arte egongo da, momentuz.

Orientazioa eta tailerrak
Langabetuentzako zerbitzua da, Daiteke, eta baita, lana al­datu nahi  duten langileen­tzako ere. Egoera horretan dagoenak, bi zerbitzu jasoko ditu, batez ere. Batetik, arreta eta orientazioa: Lanbideko (lehengo INEM) curriculuma egunean jarri; Lanbiden izena eman; zer prestazio dituen jaso, eta zer behar lukeen aztertu; helburuak jartzen lagundu; eta helburua lortzeko bidea egiten lagundu.
Horrez gain, lan elkarrizketak egiten lagunduko zaio herritarrari; motibatzen la­gun­du; giza-harremanak ga­ratu; jarritako helburuak be­tetzeko konpromisoa eta ar­dura hartzen lagundu; Her­naniko lantegien berri eman (sektoreka, lan eskaera non dagoen…); ikastetxeekin ha­rremanak sakondu; enpresak sortzeko oinarrizko informazioa eman…
Tailerrak ere antolatuko ditu Daitekek. Tailerrak ere lan bila dabiltzanentzat izango dira: lan elkarrizketak; sektoreek nola egiten duten aukeratze prozesua; interneten lana nola bilatu; lana bila­tzeko teknikak. Horrez gain, dokumentaziorik ez duten atze­rritarrei ere informazioa emango zaie. Horiek dira, oraingoz prestatu diren tailerrak, baina gehiago ere sortu omen daitezke, behar izanez gero.

Koordinazio lanak, Udaleko beste batzordeekin
Lan bila dabilen pertsonak, askotan ibili behar izaten du leihatila batetik bestera, batean paper bat behar duelako, eta bestean bestea. Udalak, hori guztia `zentra­liza­tu´ egin nahi izan du, nolabait, eta Sandiusterrin bertan saiatuko dira bitartekari lanak egiten: Hezkuntza eta Enple­gu batzordearekin, Inmigra­zio batzordearekin, Berdinta­sun batzordearekin, edo On­gintza Patronatuarekin.

Prestazioa eskatzera, Lasarte-Oriara
Berez, tramiteak egin eta orientazioa emateko zerbi­tzua jarri du Udalak. Horrek esan nahi du, prestazioak jaso behar dituen pertsonak, hasierako tramiteak Lasarte-Orian egin beharko dituela, orain arte bezala: paroa, alarguntasuna, bestelako subsidio edo laguntzak. Hasie­ra­ko eskaerak betiko INEMeko bulegoetan egin beharko di­ra. Hortik aurrerako tramiteak, Herna­nin egin ahal izango dira.

Akordioa, martxora arte
Hernaniko Udalak eta Dai­te­ke enpresak akordio bat sinatu dute, 2012ko martxoaren 30era bitarte. Lanbidek ho­mo­logazioa eman dio zerbitzuari, eta beraz, bihartik aurre­ra, astean bi egunez per­­tsona bat (Arrate Gisa­sola) egongo da herritarren zerbitzura. Tele­fono bat ere jarri dute, interesatuentzako: 943 33 70 17 edo 688 875 346.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!