Buruntzaldea Ikt igeriketa taldeak martxan jarri du master atala. Oraingoz 16 lagunek eman dute izena eta jakinarazi dute, oraindik badela izena emateko aukera. Informazioa gehiago, www.buruntzaldeaikt.blogspot.com edo Lasarteko igerilekuan, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 21:00etara Borjagatik galdetuta.
Haurrentzako saioak,
larunbatetan
Horrez gain, Buruntzaldeko igeriketa taldeak saioak eskainiko ditu haurrei zuzenduta, igeriketako oinarriak eta estiloak ikasteko. Saioak larunbatetan izango dira 11:45etatik 12:45etara. Parte hartzeko adinak, 2002, 2001, 2000 eta hortik behera jaiotakoentzat izango dira. Hilabeteko kuota 15 eurokoa izango da.
Saioak azaroaren 5ean hasiko dira. Izena lehenbailehen eman behar da plazak mugatuak baitira. Izena emateko edo informazio gehiagorako, Lasarteko igerilekura jo behar da, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 21:00etara, eta Borjagatik galdetu.