Akazia, txillarra eta gaztainondoaren eztiak ezagutu nahi?

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 1a, 01:00

Ereñotzuko Udazken Kul­turala aurrera doa eta bihar, ezti probaketa gidatua izango da, Julian Urkiolaren eskutik. Arratsaldeko 19:00e­tan hasiko da kultur etxean.
Urkiolak Kronikari aurreratu dionez, 3 ezti motarekin egingo du probaketa: akazia, txillarra eta gaztainondoaren eztiarekin. Par­tai­de bakoitzari, poto txiki ba­na emango dio probatzeko, ezti mota bakoi­tzetik. Mo­ta bakoitza banaka banaka aztertzen joango dira: ezau­garriak, usaina, kolorea, zaporea, propietateak, go­gor­tasuna...   Denen artean ez­tia gehiago ezagutzeko asmoz.
Urkiolak, hiru ezti mota horiek aukeratu ditu, «he­men horiek dauzkagulako».

Bertso afaria larunbatean eta antzerkia igandean
Larunbatean bertso afaria izan­go da 20:30etan Ur Mia elkartean, 25 euroan. Beñat Gaz­te­lumendik eta Julio Sotok kantatuko dute. Txartelak eros­teko: olakae@g­mail.com edo 625 703 656. Igandean, Ame­tsen fabrika ipuin antzeztua izango da, 11:30etan, kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!