Eraikuntzako tasak mantendu egingo dira; aldaketa bakarra, etxebizitza tasatuetan izango da

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 1a, 01:00

Larunbateko Kronikan, datorren urteko tasei buruzko albistea argitaratu zen. Bertan akats bat zegoen, Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zer­gak ez baitira igoko. Aur­tengo karga mota bera izango dute. Hau da, karga mota da, obra bat egitean, udaletxeari ordaintzen zaion %koa, eta portzentaia horiek orain arteko berdinak izango dira.
Bestalde, datorren urtean, zer­­­ga berri bat izango da: Erre­gimen Tasatutako Babes Ofi­zia­­­leko Etxebizitzak eraikitzeko obrak.

               
Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga  
  21.000 eurotik beherako kostua duten obrak……………………………………………………………………………………………… %0ko karga (aurtengo berdina)  
  Erregimen Orokorreko Babes Ofizialeko Etxebizitzak eraikitzeko obrak………….…………..…………………………………………%2ko karga (aurtengo berdina)  
  Erregimen Tasatutako Babes Ofizialeko Etxebizitzak eraikitzeko obrak *(Berria)………..……………………………………………………………… %3,5eko karga  
  21.000 euro eta 150.000 euro bitarteko kostua duten obrak…...……………………………………………………………………….... %4ko karga (aurtengo berdina)  
  150.000 eurotik gorako kostua duten obrak………..………………………………………………………………………………………%5eko karga (aurtengo berdina)  
  Nekazaritzako jarduerekin zerikusia duten obrak:            
       21.000 euro eta 150.000 euro bitarteko kostua duten obrak…….…………………………………………………………………%1,32ko karga (aurtengo berdina)  
      150.000 eurotik gorako kostua duten obrak…………………..…………………………………………………………………….%1,65eko karga (aurtengo berdina)  
  Nekazaritza jarduerarekin zerikusia duten etxebizitzetarako obrak, betiere etxebizitza hori titularraren ohiko etxebizitza gisa erabiltzen bada (dedikazio osoa):  
   
       21.000 euro eta 150.000 euro bitarteko kostua duten obrak……………………………………………………………………….%1,32ko karga (aurtengo berdina)  
      150.000 eurotik gorako kostua duten obrak…………………………..…………………………………………………………….%1,65eko karga (aurtengo berdina)  
  Nekazaritza jarduerarekin zerikusia duten etxebizitzetarako obrak, betiere etxebizitza hori titularraren ohiko etxebizitza gisa erabiltzen bada (dedikazio partziala):  
   
       21.000 euro eta 150.000 euro bitarteko kostua duten obrak…….…………………………………………………………………….%3ko karga (aurtengo berdina)  
      150.000 eurotik gorako kostua duten obrak…………………..…………………………………………………………………….%3,75eko karga (aurtengo berdina)  
  Tolarea izanik, sagardoa egiten duten eta txotx garai ofizialetik kanpo botilako sagardoa saldu beste ustiapenik ez duten sagardotegietako obrak:  
   
       21.000 euro eta 150.000 euro bitarteko kostua duten obrak………………………………………………………………………..%1,32ko karga (aurtengo berdina)
      150.000 eurotik gorako kostua duten obrak…………………..…………………………………………………….……………….%1,65eko karga (aurtengo berdina)
               

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!