Ez zuen gaizki jokatu, baina hobeto egiten badaki. Ioritz San Sebastian hernaniarrak galdu egin zuen Gartzarongo Torneoko finala, 15-22, Martinezekin batera, eta Loban-Iraizozen kontra. Eskutatik juxtu antza jokatu zuen hernaniarrak, eta hori antzeman egin zuen partidu bukaerako.
Asteburuan 9 partidu galdu dituzte hernaniarrek, eta 7 irabazi. Pozgarriena, Altuna-Lujanbio II jubenilek irabazi izana, eta baita Arrieta-San Sebastianek ere. Horrela segiz gero, finala jokatuko dute Gipuzkoako Txapelketan. Esnal-Aizpitartek ere irabazi egin zuten, eta finalerdietan sartzeko aukera haundiak dituzte. Lujanbio-Murgiondo eta Etxenike-Zurutuza seniorrak galdu egin dute, eta juxtu dabiltza txapelketan.