Zein baino zein ikastaro interesgarriagoak prestatu dituzte aurten ere Zilegi Eskoletan, orain hasi eta ikasturtea bukatzen den arte. Euskaltegitik atera, eta herritarrekin batera euskeraz hitz egiteko asmoz prestatu dituzte ikastaroak, AEK euskaltegiak bultzata. 14 ikastaro prestatu dituzte; hasi informatikatik eta bertsolaritza, magia, baratzea, ardo dastaketa... Herritar guztiek parte hartu dezakete, bai ikastaroak ematen, eta bai ikasten, eta dagoeneko zabalik dago izenematea. Bi modu daude izena emateko: 607592864, edo
zilegieskola@aek.org.
- Informatika: internet eta haurren edukiak
- Baratzea balkoian: nola landatu?
- Sendabelarrak
- Magia
- Apikultura
- Sexualitatea
- Sukaldaritza
- Antzerkia
- Bertsolaritza
- Euskal kantagintza
- Ardo dastaketa
- Haurrentzako masajeak
- Zeramika
- Larrialdiak: lehen sorospenak