Kontrario gogor bat gutxiago...

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 31a, 01:00

Oviedo zen talderik gogorrenetakoa, denboraldia hasi aurretik, eta atzo errepasoa eman zion Hernanik, Ovie­do­ren etxean. 10-34 irabazi zuten hernaniarrek, eta gero eta sendoago daude, sailkapeneko lehenengo postuan.

Bost entsaio, beste behin
Oviedok hortzak erakutsi zituen partidu hasieran, eta berak egin zuen lehenengo entsaioa, baina itzal bat izan zen. Hernaniarrek azkar eran­tzun zuten, eta erraz irabazi. Bost entsaio: I.Gar­men­diak, Aurik, Etxeberriak, Otxo­­to­re­nak, eta zigor entsegu bat lortu zituen Hernanik. Genuak, hiru gauzaketa eta zigor kolpe bat.

Lau partidu, lau bonus
Lau partidu jokatu, eta lau bonus lortu ditu Hernanik, orain arte. 20 puntu ditu, beraz, eta bosnaka ari da gehitzen, inork ez bezala. Be­ra Bera taldea gertu dauka, hura ere lau partiduak irabazita, bai­na bi puntu gutxiagorekin. Hurrengoa, Santan­derren kontra, igandean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!