‘Alma de mujer’ ipuina asteazkenean, eta Alos Quartet kontzertua, ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 31a, 01:00

Azaroan kultur ekitaldi mordoxka izango da Her­na­nin, aste honetan bertan hasita. Berezia izango da asteazkeneko ipuin kontaketa, helduentzako baita: Alma de mujer ipuina, Mohamed Hammuren eskutik. Aste honetan, baita ere, Incendies pelikula emango dute Bi­terin, ostegunean, zine klubaren barruan. Ostiralean, Biteri berriz betetzea espero da, Alos Quartet taldea ariko baita (euskal kantu klasikoa, era modernoan), Hernani’n Musik es­kaintzaren barruan. Igan­dean, zinemara joango da Gazte Txokoko koadrila.

Mendizale Astea, 7 egunez

Musikariek eta mendizaleek hilabete berezia dute hau. Santa Zezilia eguna hiru kontzerturekin ospatuko du­te musikariek (azaroak 18, 22, 26); Mendizale Astea berriz, astebetez luzatuko da (azaroak 10-17).
Liburu aurkezpen bat ere bada, historikoki ga­rrantzi haundikoa: Maizales bajo la lluvia (azaroak 17). 

Hiru antzezlan azaroan, hiru egunez segidan

Helduentzako hiru antzezlan izango dira Biterin azaroan (aza­roa­k 21-23): Carrera de obstaculos, Etzi, eta Xen­ti­morik gabe.

AZAROKO KULTUR ESKAINTZA
  • Azaroak 2, asteazkena:
    Ipuin Kontaketa, helduentzat, Mohamed Hammuren eskutik: Alma de mujer. Udal Liburutegia. 19:30
  • Azaroak 10-17:
    Mendizale Astea. Biteri
  • Azaroak 12, larunbata:
    Kalez Kale Kantari. Plaza Berri. 12:00
  • Azaroak 17, osteguna:
    Liburu Aurkezpena: Maizales bajo la lluvia. Aitor Azurki eta Marcelo Usa­bia­ga gudariaren eskutik. Biteri. 19:30
  • Azaroak 18, ostirala:
    Santa Zezilia kontzertua. Hernaniko Musika Banda, Rock kontzertua. Atsegindegi. 20:00
  • Azaroak 20, igandea:
    Kontzertua, Txistulariak eta Hernasax saxofoi taldea. Arkupeak. 20:00
  • Azaroak 22, asteartea:
    Musikalean. Musika Eskola Publikoko ikasleak. Gudarien plaza. 18:00
  • Azaroak 22, asteartea:
    Santa Zezilia kontzertua. Ikasleak. Musika Eskola Publikoak antolatuta. Sandiusterri. 19:00
  • Azaroak 26, larunbata:
    Haurrentzako Antzerkia: Anaki. Biteri. 11:00
  • Azaroak 26, larunbata:
    Santa Zezilia kontzertua. Kantuz Abesbatza, Hernani eta inguruko txistulariak eta metal boskoteak. Sandiusterri. 19:00
  • Azaroak 26, larunbata:
    Bigarren Eskuko Azoka. Atsegindegi.
  • Azaroak 29, asteartea:
    Ipuin Kontaketa. Lupe Lekuona. Udal Liburutegia. 17:30 (3-4 urte) 18:00 (5-7 urte).

ANTZERKIA  Biteri. 19:30
  • Azaroak 21: Carrera de obstaculos
  • Azaroak 22: Etzi.
  • Azaroak 23: Xentimorik gabe.
HERNANI’N MUSIK Biteri. 20:00
  • Azaroak 4: Alos Quartet
  • Azaroak 25: Euskal-Herri Musika filma.
LITERATUR SOLASALDIAK Udal Liburutegia. 19:30
  • Azaroak 9: Una vez en Europa.
  • Azaroak 22: Amaren eskuak.
ERAKUSKETAK Biteri. 18:00-20:00
  • Azaroak 8: Euskal Herriko historiari buruzko erakustetaren bukaera.
  • Azaroak 23: Argazkia, Pintura, Eskultura
ZINE KLUBA Biteri. 21:30
  • Azaroak 3: Incendies
  • Azaroak 10: El hombre de al lado
  • Azaroak 17: No tengas miedo
  • Azaroak 24: Mademoiselle Chambon
GAZTE TXOKOA
  • Azaroak 6: Zinemara irteera
  • Azaroak 9-10: Kristalezko platerak
  • Azaroak 23-24 Bitxiak sartzeko kutxak
  • Azaroak 27: Txuri Urdinera irteera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!