Jubilatuen eguna gaur, Azaro Kulturalaren ateetan

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 30a, 02:00

Goizuetako Azaro Kulturala hastear dago, baina aurretik, Jubilatuen eguna ospatuko dute goizuetarrek, gaur. Mezarekin emango diote hasiera egunari, 11:00etan, Esteban Irurzun apaizaren eskutik. Mezetan, Lesakako abesbatzak kantatuko du. Pilota partiduak izango dituzte ondotik; hiru partidu, herriko promesarik onenen eskutik. Bazkaria dute, beti bezala, plato fuertea. 14:30etan hasita, 100 lagun inguru bilduko dira Umore Ona elkartean; eta bazkalondoari piperra eta gatza jartzen, bi bertsolari: Xabier Legarreta eta Unai Agirre.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!