Dominatzen hasi zen Hernani, Hirugarren Mailan, Zamudioren kontra. Aukerak aprobetxatzen ez, ordea, eta Zamudiok sartu zuen lehenengoa: 0-1. Bigarren zatian, Omarrek berdindu zuen partidua, 1-1, eta berriz ere dominatu egin zuten zuriberdeek. Zorte pixka bat behar izan zuten hernaniarrek, bigarrena sartzeko, eta oraingoan ere ez da iritsi. Hurrengoa, Zarautzen.
Emakumezkoen ligan, Hernanik Zubipen du gaur, Tolosaren kontra, 17:30etan.