Udalak proposatu du toki batzuk mugatzea, txakurrak libre ibiltzeko

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 29a, 02:00

Txakurrak libre ibiltzeko leku batzuk mugatzea, hori da Udalak ostegunean proposatu zuena, herritarrekin egindako bileran. 26 lagun azaldu ziren bilerara, eta beren proposamenak egin zituzten, Animalien Orde­nan­tzaren gainean.

Hiru puntu nagusi Udalaren proposamenak

Udalak honakoa proposatu du: Ani­malien Ordenan­tza­tik kentzea txakurrei buruzko puntua, alegia, ADN probak egitea aipatzen duena. Txakurrentzat toki bereziak mugatzea ere proposatu du; eta azkenik, hori onartuz gero, ordenantza oso zorrotz betearaztea.
Jendeak proposamenak egin zituen bileran, eta oraindik ba­da­go denbora azaroaren 11 ar­te, emailez proposamenak bidaltzeko.
Talde batek aztertuko ditu proposamen horiek; talde horretan daude udal ordezkariak, txakur jabeak eta herriko bi albaitariak.

Bigarren bilera, hil bukaeran

Azaroaren 24an egingo dute hurrengo bilera. Bilera ho­rretan erabakitzen dena, Go­bernu taldeak Plenora eramango du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!