Ia tasa guztiak %3 igoko ditu Udalak datorren urtean

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 29a, 02:00

Plenoak 2012rako Orde­nan­­­tza Fiskalen aldaketa onar­tu zuen asteazkenean. Hori ho­­rrela, onartu da datorren ur­te­ko ia tasa eta zerga guztiak %3 igo­tzea; hori da Hego Eus­kal Herrirako KPI (IPC)a­ren au­rrei­­kuspena. Or­denan­tza Fis­­­­­kalak Bilduren botoekin onar­tu ziren. PSE-EE eta EAJ-PNV abstenitu egin ziren eta Ha­maikabat ez zen bertan izan.
Sozialistek, azaldu zuten, zergatik abstenitu ziren: «Proposamen hau, beste egoera ekonomiko batean onartu egingo genuen, besterik gabe. Baina garai honetan, erabaki beharko genuke ze zerga mantendu beharko genituzkeen edo jaitsi. Gure ustez, Gobernu Taldeak erabaki eroso eta populista hartu du KPI orokorrean aplikatuta eta ez dira tasak eta zergak banaka-banaka, behar bezala aztertu».

Hainbat salbuespen

Orokorrean, tasa eta zergen igoera %3koa izango bada ere, salbuespenak izango di­ra, esaterako, hile­rriko tasetan (tarifak mantendu egingo dira) eta ur hornidura zerbi­tzuan. Etxe­etako ur horniduran %3 igoko da tasa, ostalaritzan eta industrian %4 eta eraikuntzan eta obran, ureztapenetan eta igerilekuan %7. Etxeetako tasaren igoera %3 izatea erabaki du Udalak, «kontsumoa gutxitzea bul­tzatzeko, hau da, kontsumo ar­duratsua bultzatzeko». Bes­te salbuespena izango da, potentzia haundiko kotxeena.

Taxi tarifak ere, onartuta

Buruntzaldeko taxien batzordeak proposatutako 2012ko taxi zerbitzuen tarifak ere onartu ziren asteazkeneko ple­noan, Bilduren aldeko bo­toekin eta PSE-EE eta EAJ-PNVren abstentzioarekin. Ta­­­rifek %3ko igoera izan­go dute.

Zaharren Egoitzari buruzko mozioak
Sozialistek, Zaharren Egoi­tza­­ren defizitari buruzko eta Di­putazioak bertan duen ar­du­raren inguruko mozioa aurkeztu zuten. Ez zen onartua izan, PSE-EE eta EAJ-PNVren botoak ez bai­tziren nahikoa izan. Bilduk aurka boz­­katu zuen eta gaiari bu­ruzko mozio alternatiboa proposatu zuen. Mozio hori onartu zen Bilduko eta EAJ-PNVko botoekin. Dipu­ta­­zioari eskatu zaio sei hilabeteko epean aurkeztu dezala proposamen bat.

Erraustegia babesteko mozioa, atzera
Sozialistek beste mozio bat ere aurkeztu zuten. Bertan eskatu zuten Udalak babestea, PIGRUG-ek biltzen ditu­en azpiegitura guztiak, batez ere, erraustegia. Bilduk azaldu zuen erraustegia ez dela errefusaren arazoa konponduko duen tresna, eta arazoari konponbidea bilatzeko la­nean segitzeko dei egin zuen, erraustegia baztertuz eta ahalik eta hondakin gutxien sortuz, atez ateko sistemarekin. Hernanin Zero Zabor taldeak mozioa erretiratzeko eskatu zien sozialistei eta Gobernu Taldeari aurka bozkatzeko. Mozioa ez zen onartu, sozialistek eta jeltzaleek alde bozkatu zuten eta Bilduk kontra.

Gatazka politikoaren
inguruko adierazpena

Bilduk, Euskal Herriak bizi du­en prozesuaren harira, agi­ri bat aurkeztu zuen: 1.- Her­naniko Plenoak bat egiten du Donostiako Bake Konfe­ren­tziaren adierazpenarekin; eta 2.- Plenoa osatzen dugun in­dar politikook konpromisoa har­tzen dugu gure lana eta ahalegina egiteko gatazkaren konponbidearen prozesuan. Agiria onartu egin zen Bildu eta EAJ-PNVren botoekin. So­zialistek aurka bozkatu zuten.
Bestalde, aurreko Plenoan gertatutakoarekin kezkatuta (oposizioak plenoa utzi zuen Bilduk euskera hutsean lan egitea erabaki zuelako), Hernaniko hainbat euskalzalek idatzi bat kaleratu dute eta horren berri eman zieten politikariei. Euskeraren normalizazioaren alde lan egiteko eskatu zieten.

HAINBAT TASA ETA ZERGETAN, SALBUESPENAK  
               
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga   %3ko igoera  
Turismoak 14-15,99 Zaldi Fiskal       %5eko igoera  
Turismoak 16-19,99 Zaldi Fiskal       %7,5eko igoera  
Turismoak 20 Zaldi Fiskaletik gora       %10eko igoera  
               
Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga      
21.000 eurotik beherako kostua duten obrak
  %0ko igoera  
Erregimen Orokorreko Babes Ofizialeko Etxebizitzak eraikitzeko obrak %2ko igoera  
Erregimen Tasatutako Babes Ofizialeko Etxebizitzak eraikitzeko obrak %3,5eko igoera  
21.000 euro eta 150.000 euro bitarteko kostua duten obrak   %4ko igoera  
150.000 eurotik gorako kostua duten obrak     %5eko igoera  
Nekazaritzako jarduerekin zerikusia duten obrak:        
     21.000 euro eta 150.000 euro bitarteko kostua duten obrak   %1,32ko igoera  
    150.000 eurotik gorako kostua duten obrak     %1,65eko igoera  
Nekazaritza jarduerarekin zerikusia duten etxebizitzetarako obrak, betiere etxebizitza hori titularraren ohiko etxebizitza gisa erabiltzen bada (dedikazio osoa):    
   
     21.000 euro eta 150.000 euro bitarteko kostua duten obrak   %1,32ko igoera  
    150.000 eurotik gorako kostua duten obrak     %1,65eko igoera  
Nekazaritza jarduerarekin zerikusia duten etxebizitzetarako obrak, betiere etxebizitza hori titularraren ohiko etxebizitza gisa erabiltzen bada (dedikazio partziala):    
   
     21.000 euro eta 150.000 euro bitarteko kostua duten obrak   %3ko igoera  
    150.000 eurotik gorako kostua duten obrak     %3,75eko igoera  
Tolarea izanik, sagardoa egiten duten eta txotx garai ofizialetik kanpo botilako sagardoa saldu beste ustiapenik ez duten sagardotegietako obrak:    
   
     21.000 euro eta 150.000 euro bitarteko kostua duten obrak   %1,32ko igoera  
    150.000 eurotik gorako kostua duten obrak     %1,65eko igoera  
               
Udal hilerriko zerbitzuak       Tarifak mantendu  
               
Ur hornidura            
Etxeetako ur hornidura         %3ko igoera  
Ostalaritza eta industrietako hornidura     %4ko igoera  
Eraikuntza eta obrak, ureztapena eta igerilekuak     %7ko igoera  
               
2012ko TAXI TARIFAK  
Tarifa mota Irteera Egindako km-ko Itxaron ordua  
1 tarifa (07:00-22:00 astegunez):   4,8270 euro 1,0262 euro 19,6926 euro  
2 tarifa (22:00-07:00 astegunez, eta 07:00-22:00 larunbat, igande eta jaiegunetan): 5,8520 euro 1,6438 euro 30,9487 euro  
 
5 tarifa (22:00-07:00 ostiral eta larunbatetan eta jai egun bezperan eta jai egunetan): 6,0276 euor 1,6932 euro 31,8772 euro  
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!