Goiz Eguzki jubilatu etxeak antolatuta, Aragoira egin zuten bidaia Hernaniko 50 bat lagunek. Autobuskada ederra bete zuten, eta aitzakiarik gabeko egun pasa egin, bateko eta besteko bazterrak ikusita. Eguerdian, bazkari ederrarekin berdindu baitzituzten sabelak.