Hernaniko merkatariak, innobazioaren alde.

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 28a, 02:00

Hernaniko merkatariek innobazioan aurrera egiteko pauso bat gehiago eman zuten joan den astean. Innobazioan pausuak emateko ikastaroa izan zen lau egunez, eta Berriak elkarteko 11 dendak hartu zuten parte bertan, aurreikuspen guztien gainetik. Paradigma Educación taldeak emandako ikastaro hau berritzailea da: talde dinamika bultzatzen du, merkatariak prestatzen ditu egoera ekonomiko berriei aurre egiteko, eta kalitatezko merkataritza baten aldeko apustua egiten laguntzen die herriko merkatari txikiei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!