Hiru partidu gaur, hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 28a, 02:00

Hernaniko pelotariek hiru partidu dituzte gaur, Hernanitik kanpo, Gipuzkoako Txapelketakoak. Jubeniletan, Altuna eta Lujanbio IIa ariko dira Eibarren kontra, 20:15etan, Eibarren. Nagusietan bi partidu: Etxenike eta Zurutuza, Azkoitiaren kontra, 19:00etan Azkoitian; eta Lujanbio eta Murgiondo, Usurbilen kontra, 19:15etan, Aginagan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!