Aurten ere, euskerazko behar beharrezko hitzak ikasteko aukera dago Banaizbagara Elkartearen eskutik, eta Hernaniko Udala, Amher, Dobera eta AEKren babesarekin. Petra Elser irakaslea hasia da etorkinei klaseak ematen. Larunbatero, ordubeteko bi saio eskaintzen ditu, doan: goizeko 10:30etatik 11:30etara, Biterin, eta arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara, Txema Tabernan (Izpizua kalea).
Klaseak arinak eta atseginak dira eta Elserrez gain, bi dinamizatzaile ere ari dira taldearekin lanean.
Taldea irekia
Taldea irekia eta zabala izatea nahi dute antolatzaileek, hizkuntza-gaitasun, lan edota jatorri desberdinetako jendeak parte hartu ahal izateko eta denek probetxua ateratzeko taldeari.
Hilean behin, kantu eta dantza saioak tartekatuko dituzte, eta saio horiek publikoak izango dira; hau da, nahi duen guztiak hartu ahal izango du parte.
Bertara azaltzea, besterik ez
Edozein momentutan sartu ahal da taldean, ikastaroaren hasieran nahiz aurrerago. Ez dago izenik eman beharrik, nahikoa da bertara azaltzea. Informazio gehiago: 645 733 818, banaiga@gmail.com eta www.ninaizgugara.org.
Astero 6 ordu, AEKrekin
Eskola horiez gain, AEK euskaltegian (Larramendi 11), ikasturte honetan beste bi talde izango dira, euskera ikasten hasi nahi dutenentzat: astelehen, astearte eta ostegunero bi talde izango dira aukeran: goizetan 09:30etatik 11:30etara, eta arratsaldetan 19:00etatik 21:00etara. Klaseez gain, beste ekintza batzuk izango dira.
Eskola hauek ez dira doakoak, baina Udalak diruz laguntzen ditu. Informazio gehiago: 607 592 864 eta hernani@aek.org.