Salda Badago bideo proiekzioa izango da gaur Zumitzan, 19:00etan. 70ko eta 80ko hamarkadei buruzko bideoa da, euskal musikak izan zituen aldaketa eta mugimenduak kontatzen ditu. Eriz Zapiain da zuzendaria. Argia astekariak antolatu du, Zumitza tabernaren laguntzarekin. Emanaldi bukaeran Argia aldizkariak banatuko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!