Txakurrei ADN proba egiteari buruz, bilera irekia

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 27a, 02:00

Txakurrei ADN proba egiteko araua proposatu zuen Udalak, aurreko agintaldian, eta horretarako Animalien Udal Ordenantza aldatu zen. Plenoak hala erabakita, gaia berriz aztertuko du Her­na­niko Udalak, eta horretarako herritarrekin hitz egingo du gaur, 20:00etan, Udaletxeko Areto Nagusian.
Bilera horretan, Hernaniko Udalak bere proposamena azaldu die bilerara azaltzen direnei, eta herritarren iritziak bildu nahi ditu gaiaren inguruan. Deialdia irekia da, eta interesa daukaten guztiak daude konbokatuta bilerara.
Txakur kakek sortzen duten arazoa konpontzeko, Hernaniko Udalak ordenan­tza aldatzea proposatu zuen. Horren arabera, txakur jabe guztiek ADN proba egin behar diote euren maskotei. Proposamen hori berriz az­ter­tuko du orain Udalak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!