Demode Quartet-en eskutik: kantu ezagunak hartu, eta show haundi bat

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 27a, 02:00

«Oso ezagunak diren abestiak abesten ditugu, ber­tsioak eginda. Aurkezteko modua eta materiala harri­garriak dira, deskaratua da: txou bat» hori zioen Demode Quarteteko kide batek, kon­tzertuko aurkezpenean.
Laukote bat da, edozein kan­tu a capella kantatzeko gai; baita rocka ere, gaur ikusi ahal izango den moduan. Musika ere sartzen dute, eta antzerki puntu haundia dau­ka. «Ema­naldi goxoa, eta gertukoa» espero dute antola­tzaileek. Hernani’n Musik izeneko eskaintzaren ba­rruan, lehendabiziko kon­tzertua, beste hiru ekitaldiren artean.
Sarrerak badaude oraindik, 6,65 euroan. Kontzertua, 20:00etan, Biterin.

Gurian, arrakasta
De­mo­de Quartet orain gutxi izan da Hernanin, Guria ta­bernan, Hernani Bidaiak bidai agentziak antolatuta. Orduko arrakasta haundia izan zen benetan, eta asko daude zain, bigarren aldiz ikusteko.

«Hernani’n Musik-ek arrakasta haundia izan zuen iaz; ekitaldi guztietan Biteri bete egin zen»
Hernaniko Udal Musika Eskolak eta Hernaniko Udalak antolatu dute Hernani’n Musik, bigarren urtez jarraian. Lau emanaldi berezi antolatu dituzte, urtea bukatu bitartean, eta bitarte horretan izango diren kontzertu guztiak biltzen dituen egitaraua ere egin dute. Joan den urtean arrakasta haundia izan zuen «indarrak elkartuta, aniztasuna eskaintzera
iritsi garelako, kalitatea, eta bereiztasuna eskaintzera».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!