Parte hartu nahi duten herrientzat zabaldu dute izen-ematea

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 26a, 02:00

Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia saioak Trindoor txapelketa an­to­latu du aurten ere Euskal Herriko herri ezberdinen artean. Txapel­keta azaroaren 12tik abenduaren 10era jokatuko da eta formatua berria izango da: sailkatze fasean, talde bakoitzak saio bakarra egin­go du eta denboraren arabera egingo da sailkapena; larunbat guztietan egingo dira saioak, 16:00etatik 20:00etara; hiru denbora onenak ariko dira finalean; bi kategoria izango dira, mutilena eta nes­kena. Distan­tziak berriak izango dira: mutilek 1000m ergometroan+3km bizikleta finkoan+1500 korrika; neskek 750m ergometroan +3km bizikleta finkoan +1500 korrika. Talde bakoitza osatuko dute, herri bereko hiru kirolarik. Izena emateko mahaia@eitb.com helbidera idatzi behar da, edo telefonoz 943 012 345era deitu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!