«Orreagako batailan, hernaniarrek parte hartu zuten»

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 26a, 02:00

Hori dioen dokumentua, XVII. mende erdialdekoa, aurkitu dute Beñi Agirrek eta Txuso Gomezek eta ikusgai egongo da gaurtik hasita azaroaren 8ra arte, Biterin. Baita 1512 urteko Nafarroako Erre­su­maren konkistari buruzko erakusketa ere.

«Orreagako batailan baskoiek, eta horien artean hernaniarrek, parte hartu zuten; ekintza zabala izan zen, ez zen bakarrik inguruko ar­tzain batzuen kontua izan. Eta baliteke, 46 urte geroago, 824 urtean Nafarroako Erre­suma sortu zenean ere, hernaniar horiek bertan izatea. Horrek, erresumaren sorrerari zentzu nazional bat ematen dio». Halaxe azaldu diote Kronikari Beñi Agirre Her­na­ni Erro­tzen eta Nabarral­de­ko kideak eta Txuso Go­mez Udal Artxiboko langileak, aurkitu berri duten dokumentu bati aipamena eginez.

Dokumentu hori ikusgai egongo da gaurtik azaroaren 8ra arte, Biterin (18:00-20:00). Horrez gain, 1512 urteko Na­fa­rroako Erresumaren konkistari buruzko erakusketa izango da. Panel informatiboak izango dira bertan.

Espainiako erregeari bidalitako dokumentua

Dokumentua XVII. mende er­dial­dekoa da; data azaltzen ez bada ere, 1644koa dela uste du­te. Luis Muruga­rre­nen Her­na­ni, su historia e instituciones liburuan aurkitu zuten doku­men­tu horren aipa­mena. Do­ku­men­tuan, Hernaniko Kon­tze­­juak Es­painiako erregeari (Felipe IV, 1621-1655) eskatzen dio elizaren patronatua eta be­re gestioa Herna­ni­rengan uz­te­ko eta hori lortzeko, hernaniarrek historian zehar zein ekin­tzetan parte hartu duten azal­tzen da, betiere Es­pai­niaren alde.

«Faboreak lortzeko, historia beste behin faltsutua»
Erregearen faboreak jaso ahal izateko, beste behin ere historia faltsutu egin dela diote Agirrek eta Gomezek, ekintza guztiak Gaztelaren edo Es­painiaren aldekoak izan balira bezala azaltzen baitira. «778an, Orreagako batailaren garaian, ordea, ez ziren existitzen ez Gaztela ez­ta Espainia ere. 1512an, Na­­farroako Erre­sumaren kon­­­kista inguruan, frantsesen kontra eta Gaz­telaren alde egin zutela azal­tzen dute, baina nafarrak eta frantsesak elkarrekin zeuden eta gatazka nafarren eta gaztelarren artean izan zen. Eta Hernani frantsesek erre zutela esaten da, baina benetan, zeintzuk eta zergatik erre zuten? Nafarrek, Iruñeatik zetozen gaztelarrak ez pasa­tzeko? Zergatik 778 urtetik 1321era salto egiten dute? Zergatik ez da aipatzen 1200 urteko konkista?...».

Dena dela, historia faltsutu arren, eta galdera asko airean geratzen diren arren, azpimarratu dute dokumentu horrek data zehatz batzuk aipatzen dituela eta horrek argi uzten duela bataila eta ekintza horietan guztietan hernaniarrek parte hartu zutela: Orreagako gudan (778 urtea), Beotibarko batailan (1321 urtea) eta Na­fa­rroako Erresumaren konkistan (1512 urtea).

Airean geratzen diren galderak erantzuteko ikertzen jarraituko dute.

Zati bat, bere horretan:

(...) los ynnumerables que tiene echos desde la perdi[da]  / de Espana en el discursso de 900 años de esta parte en ospedar y / agasagar la ynfanteria y caualleria que a estado en ella en las dichas / ocassiones y en las demas que baxan para lo (sic) exercitos de Flandes / y armadas [Reales de]  Vuestra Magestad como en su resturacion no sola/mente acudien[do a l] as conquistas sino a la defenssa de que otras / naziones no entrassen a ganar la parte que los christianos pos[e] /yan como fueron quando Carlomano yntento entrar en ella / y el de 1321 quando fue derrotado Don Ponce de Morentain en / la tierra de Beotibas veniendo a ganar la dicha probincia con / exercito de 60.000 hombres ynbiado por el rey Carlos de / Francia y que mas de todos los dichos serbicios fue hijo y vecino / de la dicha villa Juanes de Urbieta (...)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!