Lehorteari aurre egiteko, plan berezia

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 25a, 02:00

Atzo euri pixka bat egin bazuen ere, aurtengo udazkena oso lehorra izaten ari da eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak eta URA Uraren Euskal Agentziak lehortea gestionatzeko plan berezia aktibatu dute. Aurre-alerta moduan aktibatu dute, momentuz. Uraren esparruan konpetentziak dituzten administrazioei eta entitateei informazioa ematen ari dira. Gomendatu diete, lehentasunik ez duten gauzetan ur gutxiago erabiltzeko: lorategiak ureztatzea, kaleak garbitzea...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!