Peña Mujikaren 30garren urteurrena ospatu zen Hernanin, ostiraletik igandera. Argazki erakusketa, sagardoa, txistorra, paella-jana, futbito txapelketa, kontzertuak, beste peñen bixita... izan dira hiru egunetan. Gogotik ospatu dute urteurrena eta realzale mordoa badela Hernanin, argi geratu da. Ostiralean, esaterako, ordubete baino gehiagoko kola izan zen Zubikarai, Aranburu edo Agirretxeren sinadura lortzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!