Mende laurdena eta gero... Arriatsuko eskolan berriro!

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 25a, 02:00

Arriatsuko eskolan ibili ziren Langileko lehenengo lau generazioek (1968-69-70-71), bazkaria egin zuten urriaren 15ean, Arriatsuko eskolan bertan. Ikasle, irakasle eta sukaldari izandakoak elkartu ziren; guztira, 60 lagun inguru. Garai bateko lagunekin elkartu eta kontu zaharrak gogora ekarri zituzten. Argazki albumak ikusten ere aritu ziren, besteak beste. Lehenengo aldiz elkartu ziren lau generazioak eta izandako arrakasta eta giro ederra ikusita, aurrerago berriro elkartzeko asmoa azaldu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!