Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bi final laurden jokatu dira asteburuan Oñatin eta Villabonan. Bertan aritu dira Hernaniko Bertso Eskolako sei bertsolari, eta lortu dituzten emaitzak ez dira makalak izan. Oñatin Jexux Mari Irazuk irabazi zuen 502 punturekin, eta gainontzekoen emaitzak hauek izan ziren: Rezola 479,5 puntu, Lizaso 479, Urdangarin 472, Zelaia 468,5 eta Gurrutxaga 451. Villabonako saioan berriz, B. Gaztelumendi izan zen onena, 501,5 puntu eskuratuta; besteek lortutako emaitzak ondorengoak izan ziren: Agirre 480, Mantxi 480, U. Gaztelumendi 467, Lizarralde 440,5 eta Otamendi 431,5. Aurreneko postuan bukatuta, Irazu eta B. Gaztelumendi zuzenean daude finalerdietan, eta gainontzekoak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!