Aurreneko aldiz bihar, urriaren 25ean, Gernikako Estatutuaren Eguna ospatuko da Gernikan, eta jai eguna izango da Euskal Autonomi Erkidegoan. 32 urte pasa dira Estatutua onartu zela, eta hernaniar talde batek Kronikara bidalitako oharrean dio, «ordutik etengabeak izan direla nazio gisa dagozkigun eskubideen urraketak». Oharrean diote gorriz inposatu zaizkien beste hainbat jai egun bezala, urriaren 25a ez dutela jai eguntzat hartuko, eta ezta Euskal Herriaren zatiketa areagotu duen lege baten goraipamenik ere egingo.
Ekitaldiak bihar, Gernikan
Bide horretan, «jai egun arrotzei intsumisioa» egiteko asmoz, hainbat ekitaldi antolatu dira bihar Gernikan, eta Hernanitik autobusa aterako da 08:30etan. Joan nahi dutenek Garinen eman behar dute izena. Jakinarazi dutenez, haurtzaindegi zerbitzua egongo da.