tilosetan aspaldi bildutako jende gehiena elkartu zen ostiralean, Tilos 7 pasako finala ikustera. Neskena lehendabizi, eta mutilena ondoren, biak izan ziren final ikusgarriak, eta bien emaitza ere berdina izan zen.
Nesketan, Ane Mujika eta Leire Gabirondo izan ziren onenak, hasieratik aldea markatuz, eta 25-13 irabazita jantzi zuten txapela. Mutiletan ere antzeko joan zen partidua, eta Kerejeta-Gurrutxagak jantzi zuten txapeldunaren garaikurra 25-13 irabazita.
Hirugarren eta laugarren postuetako partiduetan ere, bi emaitzak berdinak izan ziren: 15-25. Nesketan Maddi Mujika eta Ekiñe Velasko izan ziren nagusi Eider eta Larraitzen kontra. Eta mutiletan, Lujanbio eta Kerejeta, Legarreta eta Legarreta baino hobeak izan ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!