hernanik ez zuen esperotako aurkari gogorra topatu atzo Landaren, eta erraz nagusitu zen Bartzelonaren kontra, 29-5 irabazita. Lehenengo zatian jaun eta jabe, nagusitasun osoarekin jokatu zuten etxekoek, eta lau entsaio eginda, partidua ia erabakita erretiratu ziren atsedenaldira. Bigarren zatian lasaiago, presio haundirik gabe jokatu zuten, jokaldi onak eginez. Atzoko garaipenaren ostean, hernaniarrek lider jarraitzen dute, hirutik hiru irabazita, 15 punturekin. Asteburuan Oviedoren kontra jokatuko dute han, eta partidua zaila izatea espero dute.
Joxe Angel Zarautz, irabazlea
Ipintza sagardotegian bazkaria irabazi zuen atzo Joxe Angel Zarautzek, bere bazkide zenbakia izan baitzen atzoko zozketako sariduna.