Ematen den odol guztia erabiltzen da, eta gehiago behar da

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 23a, 02:00

23 hernaniar omenduko di­tuzte gaur Usurbilen, hainbat bider odola eman dutelako, eta tartean daude, Iñaki Mi­randa eta Nekane Rekondo, 79 aldiz eta 71 aldiz odola eman dutenak. Hainbat urtez egin duten ahalegina eskertu nahi die Gipuzkoako Odol emaileen Elkarteak, eta urtero bezala, bazkalondoan emango zaizkie sariak.
Ospitaletako larrialdietan, odol asko behar izaten da, eta donanteak badaki, zenbateko mesedea egiten ari den, hainbat pertsonari. Gaur egun, ematen den odol guztia erabiltzen da. Eta gehiago behar da. Horregatik, Odol Emaileen Elkarteak herritarrak animatu nahi ditu, ahalegin bat egitera.
Mirandak eta Rekondok urte pila bat daramazkite odola ematen, eta uste dute, probatu, denek egin beharko luketela, bi­zitzan behin behintzat. «Ba­tzuk urtean 4 aldiz ematen du­gu, baina badira bi aldiz edo be­hin ematen dutenak ere. Neu­rria hartzea da kontua», dio Mirandak. Esfortzu txikia es­katzen omen du. «30 minutuan egina dago. Tentsioa har­tu, globuloak neurtu, galdera batzuk erantzun… eta odola ate­ra». Rekondok 19 urte zituela eman omen zuen lehen aldiz. «Aita elkartean ari zen lanean, eta bertan ibiltzen ginen gu, umeak ginela. 19 urte nituela egin nuen lehen estrakzioa, eta alabak ere bai». Miranda ezku­tua­goan ibili omen zen, etxean ez jakiteagatik:  «bildurra ematen zien, zurrumurru arraro as­ko entzuten zirelako orduan. Ez zela segurua, gaitzen bat ku­tsatzeko arriskua zegoela… Nik konprobatu dut, eta jendeak jakin behar du: oso profesional onak daudela hemen, eta be­netan ondo egiten dutela lana»

Aferesia, odola emateko beste modu bat
Nekane Rekondok aferesia ematen du gaur egun. Beraiek dioten gisan «kartara» egiten dute estrakzioa; alegia, odolari plasma eta plaketak kendu, eta berriz gorputzera sartzen dute. Larrialdi batzuetan, odola beharrean, plasmak eta plaketak separatuta edukitzea komeni izaten da, eta horregatik egiten dute batzuk aferesia. Horrek esfortzu haundiagoa eskatzen du, denbora aldetik, batik bat. «Plaketak eta plasma kentzen dizkiote gure odolari. Beso batetik atera, makina batean pasa, eta bestetik sartu. Horrela lortzen dute, 10 aldiz plaketa gehiago, eta 3 aldiz plasma gehiago. Bi hilean behin egin dezakegu, eta 70 minutu inguru irauten du kontuak´.

Hernaniko datuak, onak
Gaur 23 hernaniar omenduko dituzte, baina 2010ean 519 izan ziren odola eman zutenak; 2009an baino 31 pertsona gehiago. Joera horri eustea nahi dute arduradunek, eta denak animatu dituzte, datorren hileko lehenengo asteartean, anbulatoriora joatera.

HERNANIKO DATUAK
Odol emaileak 2010
Hernanin         519
  Anbulatorioan       450
  Oronan                    69
Odol estrakzioak 2010
Hernanin         879
  Anbulatorioan      792
  Oronan                   87
Odol emaile berriak 2010
Hernanin          35
  Anbulatorioan      25
  Oronan                 10

Hernaniko sarituak

25 aldiz eman dutenak
Ixiar Balda
Juliana Espada
M.Pilar Imaz
Carolina Irigaray
Antonio Lacadena
MªTeresa Monge
Jose Angel Navarro
Julian Perez
Jose Luis Quijera
MªCarmen Sieso
Ione Ugalde

40-50 aldiz eman dutenak
Juani Azpiroz
Adelaida De Celis
Purificacion Rios
Martin Ansa
Jose Maria Arenal
Juan Carballo
Mariano Garmendia
Miguel M. Mujika
F.Javier Mujika
Iñaki Rekondo
Joakin Zubeldia

60-75 aldiz eman dutenak
Donante Bereziak
Nekane Rekondo
Manuela Ruiz
Iñaki Miranda


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!