Hitzaldia, kantaldia eta antzerkia gaur, azoka agurtzeko

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 23a, 02:00

Kultur arteko azoka ostiraletik da Tilos eta Plazako protagonista, postu, hitzaldi eta beste hainbat ekitaldirekin. Beste hainbat kulturekin batera, euskalduna eta nafarra uztartu eta zabaltzeko as­moarekin antolatu du azoka Hernani Herrotzen taldeak eta gaur du azkeneko eguna. Orreagako batailak hitzaldia, Jean Bordaxar laukotearen kantaldia, Sebasto­poleko titiriteroak eta Mo­rauen hitzaldia dira gaurko antolatu dituzten ekitaldiak. Horrez gain, postuak 11:00­etatik izango dira zabalik.

GAURKO EGITARAUA
11:00 Kulturen arteko
azokaren irekiera:
Ondoren Herri musika
soinuekin gidatua
12:00 Hitzaldia: ‘Orreagako batailak’. Hizklariak:
Anjel Rekalde-Beñi Agirre (Nabarralde)
13:00 Kantaldia: Jean Bordaxar Laukotea (Maule-Lextarre, Xiberoa)
17:00 Kale-antzerkia: Sebastopoleko Titiriteroak (Hernani)
18:30 Hitzaldi musikatua: Andoni Tolosa `Morau´ (Hernani)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!