Matxin VI eta Agirrezabala bikote Azpeitiarra izan zen atzo nagusi Galarretan, 40-39ko emaitzarekin Promozio Torneoko finala irabazita. Final ikusgarria jokatu zuten Zulaika eta Zubizarretaren kontra, eta azken momentura arte izan zuten bi bikoteek irabazteko aukera, tanto bikainak, markagailuko joan-etorriak, eraman ezinezko erreboteak... ez baitzen ezer faltatu azkeneko momentura arte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!