Oso estilo ezberdinetako lau ekitaldi, udazkeneko eskaintza

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 22a, 02:00

HERNANI´N Musik ekimen arrakastatsuaren ba­rruan, lau emanaldi antolatu dituzte udazken honetarako: Demode Quartet, Alos Quartet eta Maddi Oihenart musika emanaldiak; eta Euskal Herri-Musika luzemetraiaren proiekzioa. Aur­kezpena atzo egin zuten Bi­terin, Musika Eskolako zu­zendaria den Iñaki Egure­nek, Naiara Sanchiz Udal or­dezkariak, emanaldiak aurkeztuko dituen Idoia No­blek, eta Demode Quar­tet­e­ko hiru ordezkarik.
Emanaldi guztiak Bite­rin izango dira arratsaldeko 20:00etan, Maddi Oihe­narten kontzertua izan ezik; 19:30etan izango da. Sa­rrerei dagokienean, guztiak 6,65 euroan jarriko dituzte salgai; luzemetraia, dohainik izango da.

Momentu ona pasa eta harrituta ateratzeko
aukera, ostegunean

Demode Quartet taldearen emanaldia izango da udazkeneko aurrenekoa, ostegunean. Musika, antzerkia eta espektakulua batzen dituen emanaldia izango da, taldekideen esanetan, momentu ona pasarazi eta ikusleengan harridura sortuko duena. Emanal­dirako txartelak astelehenean jarriko dituzte salgai.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!