Hernaniko udal ordezkariek honela hartu dute ETAren komunikatua:

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 22a, 02:00

LUIS INTXAUSPE BILDU:
«Gatazka politikoari irtenbide justu eta demokratikoa emateko aukera zabaltzen du»

«Hernaniko Bilduren iritziz, ETA erakundeak erabaki historikoa hartu du, ga­tazka politikoaren konponbiderako urrats garrantzi­tsua baita. Euskal Herrian aro berri bat zabaldu da eta gatazka politikoari irtenbide justu eta demokratikoa emateko aukera zabaltzen du.

Hernaniko herriari garai berri honetan denok dugun garrantzia azpimarratu, eta herritar orori, eragile aktibo izatera dei egiten diegu. Denon artean lortuko dugulako Euskal Herri askea».


ANDONI AMONARRAIZ  EAJ-PNV:
«Hitza izango da harremanetarako
instrumentua»

«EAJ-PNVtik uste dugu ETA­ren komunikatuak honetarako balioko duela: gure seme-alabak biziko diren gizartean, hitza izango da ha­rremanetarako instrumentua; munduak herri bezala ditugun baloreengatik ezagutuko gaitu, eta ez gaituzte guztiok terroristatzat joko; nazionalistok gure bizitzako proiektua eta proiektu politikoa defendatu ahal izango ditugu, talde terrorista baten biolentzia jasan gabe, 50 urteetan eragin duten gauza bakarra mina eta  euskal gizartea kaltetzea izan baitira. Orain inoiz baino gehiago, eta azkenean: Gora Euskadi Askatuta». 


ESTEFANIA MORCILLO  PSE-EE:
«Orain, etorkizuna askatasunez eraiki dezakegu, ideia
guztiak errespetatuz»

«Oraindik emozioz nago al­bi­s­tea entzun nuenetik. Le­hendabizi biktimak etorri zaizkit burura, eta baita biolentziaren ondorioak ja­san dituzten guztiak ere; ezin dugu ahaztu zer gertatu den urte luzeotan, eta ez dadila berriz gertatu. Ba­tzuk bizi­tza guztia pasa du­gu albiste honen zain; badira arrazoiak itxaropen garaiak direla pen­tsatzeko, baita bakea eta elkarbizitza lortzeko ere. ETAk armak utzi ditu, ordainik eskatu gabe; de­mo­kraziak irabazi du, eta herritar guztiek geure etorkizuna eraiki ahal izango dugu, askatasunez, eta ideia guztiekiko errespetuan». 


IÑAKI ARRATIBEL HAMAIKABAT:
«ETAk ixuritako odolak sufrimendua besterik ez du
ekarri»

«ETAk aspaldi hartu behar zuen indarkeriari uko egiteko erabakia, euskal herritarrok horrela eskatu baitiogu behin eta berriz. ETAk ixuritako odolak sufrimendua besterik ez du ekarri.  ETA betirako egongo da Euskal Herriko historiaren horri beltzenetan. Orain aurrera begiratu behar dugu Euskal Herriak dituen erronka haundiei,  politika, ekonomia edo elkarbizitzari behar bezala erantzuteko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!