GERNIKAKO akordioaren aldeko Manifestazioa egingo da bihar Bilbon, 17:30etan eta Hernaniko eragile politiko, sindikal eta sozialek deia egin diete herritarrei parte hartzera, tartean Aralarreko E. Merinok, Erabakiko J. Uzkudunek, Ezker Abertzaleko A. Ezpondak eta Lokarriko T. Elorzak.
Azaldu dute euskal herritarren gehiengoak konponbidea, bakea, normalizazio politikoa eta giza eskubide guztiekiko begirunea nahi duela: «aspalditik ezagutu ez dugun bake egoera iraunkorra nahi dugu, eta hori lortzea ezin dugu inoren esku utzi. Herritarrok hartu behar dugu parte prozesu honetan, babestuz eta bultzatuz».
E. Merino- Aralar:
Inoiz baino gehiago babestu behar da Gernikako akordioa. Bakerako eta normalkuntza politikorako bide bakarra da. Horren erakusle dira sinatu zenetik emandako pausuak´
J. Uzkudun- Erabaki: Gizarteak momentuhonetan mugitu
beharra dauka. Gernikako Akordioaren bidea indartu behar da, bakea eta konponbidea indartzeko´
A. Ezponda- Ezker Abertzalea: Gizarteari dagokio hurrengo pausua ematea, orain arte alderdi politiko, sindikatu, elkarte eta eragile sozialek eman dute. Gizartea da normalizaziorako eta bakerako motorra´
T. Elorza - Lokarri: Gernikako Akordioa oinarrizkoa da gure auzi hau konpontzeko. Biharko manifestaldirako animatu nahi dut jendea: manifestatzera eta Akordioaren puntuak barneratzera´
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!