Afizioa zain, gaur, bi bikote onenak ezagutzeko

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 20a, 02:00

tilosetan aspaldiko jendetzarik haundiena espero da gaur, pelota partiduei be­gira. Tilos 7 Pasa txapelketako bi fi­nalak gaur jokatuko dira (18:00­etatik aurrera), hi­la­bete eta erdiko txapelketa eta gero, eta afizioa zain da­go, bi txapeldunak zein diren jakiteko. Nesketan, Ane Mujika eta Leire Gabirondo saiatuko dira Idoia Tejedor eta Iratxe Tejedorri irabazten, azken horiek baitira aurtengo Ema­kumea Pelotari Txapelketako irabazleak. Mutiletan, Iñaki Kerejeta eta Iñaki Gurrutxaga ariko dira, Oskar Lazkano eta Aihe­­ko Zubimendiren kontra. Ez dira nolanahiko lau pelotari, denek baitute, aurten, txapelen bat irabazia: Ke­re­jetak eta Gurrutxagak, Her­na­niko Txa­pelketa; Zubi­men­dik Ara­no­koa; eta Laz­kanok Oiartzun­goa. Denek bizi mugitzen dute pelota, eta klabea aurreko koadroetan egon liteke.

Arrakasta, hasieratik

Ia 35 bikotek parte hartu dute Tilos 7 Pasa txapelketan; hori bada nahiko arrakasta, txapelketa berri batentzat. Afi­zioa ere erruz bildu da egu­nero, pelota partiduak ikus­tera. Ea gaur ere, merezi adinako espektakulua eskain­tzen duten pelotariek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!