ETAK borroka armatua betiko utzi duela jakinarazi zuen, lau komunikabidetara bidalitako komunikatuan. Atzo, arratsaldeko 19:00etan jakinarazi zuen Berria, Gara, BBC eta The New York Timesek albistea: «ETAk bere jarduera armatua behin-betiko amaitzea erabaki du». ETAk komunikatuan adierazi zuen, Donostiako Nazioarteko Konferentzia garrantzi politiko haundikoa izan dela eta gehitu du, adostutako deklarazioak «gatazkaren konponbide osorako osagaiak biltzen dituela, eta nazioarteko eta euskal jendartearen sektore askoren babesa duela». Horrez gain, Espainia eta Frantziako gobernuei dei egin die elkarrizketa prozesu zuzena zabaltzeko, gatazkaren ondorioei konponbidea emateko.
Erreakzioak, bihar
Hernaniko Kronikak Hernaniko ordezkari politikoen iritziak bilduko bihar, etziko Kronikaren edizioan.