osiñaga auzo bildua da, eta urtero ekitaldi mordoxka egiten dituzte auzoan; bat, Pilarika eguneko urteroko bazkaria, Arriatsuko eskola publikoan ibili zirenek egiten dutena. Hobeto esanda, Arriatsuko Unibertsitatean, auzotarrek dioten gisan. Kontu zaharrak berritzeko, eta kide bat omentzeko aprobetxatu zuten eguna, eta arratsalde pasa ederra egin zuten.
Balentin Urdangarin urnietarra omendu dute aurten, urtero failorik gabe azaltzen baita Pilarikako bazkarira. Urdangarin ondo gogoratzen da Arriatsuko eskolako kontuez. «1943an hasi nintzen eskolan, 6 bat urterekin, eta utzi, 11 urterekin utziko nuen. Gogoan det, gustora etortzen nintzala, baina ez ziguten uzten etxean, baserriko lanak egin behar izaten zirelako.
Urtean 30 bat aldiz
azalduko ginan eskolara? Hortxe. Dionixik erakutsi zizkigun suma, resta, multiplicar, dividir... eta askoz gehiago ez! 15 urterekin hasi nintzen lanean, eta gustora gogoratzen ditut eskolako kontuak, urtero, Arriatsura etorrita». Sasoi bikaina du Balentinek, eta Arriatsuko eta Osiñagako hurrengo zitan ere fin etorriko da, orain artean bezalaxe!