Mendiriz Mendi elkarteak antolatuta, argazki lehiaketa martxan da. Argazkilari profesionalak ez direnentzat antolatu dute txapelketa, eta gaia librea da. Gutxienez 3 argazki eta gehienez 6 entregatu daitezke, formatu digitalean. Azkeneko eguna etzi da, urriaren 21a. Argazkiak CD batean entregatu behar dira elkarteko bulegoan ostegunean eta ostiralean 20:00etatik 21:00etara. Irabazleentzat lau sari izango dira, bakoitza 70 eurokoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!