Irakeko okupazioa eta ondorioak azalduko ditu gaur Taha Azeez Samirrek

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 19a, 02:00

Arabiar herrialdeetako egoera kontatzeko hiru hitzaldi antolatu dituzte Hernanin Koo­pera­zio taldeak, Udal Lankidetza arloak eta Kon­trakantxa gaztetxeak. Hitzal­diak, egoera bertatik bertara bizitu duten bi hizlari arabiar ari dira ematen eta gaurkoa Irakeko okupazioa eta honen ondorioen ingurukoa izango da. Hitzaldia Biterin emango du Taha Azeez Samirrek, 19:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!