Kolekzio onena Victor Diezena izan da aurten, eta argazki onena Imanol Lorenzorena

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 18a, 02:00

Euskal Jaietan Argazki Rally digitala izan zen Hernanin, eta argazkiak erakusketan egon ostean, joan den ostiralean egin zuten sari banaketa. Helduen sailean, kolekzio lokal onenaren saria Arkaitz Etxeberriak jaso zuen; kolekzio onenarena Victor Diezek; bigarren kolekzio onenarena Naiara Subizak; eta ar­gazki onenarena Imanol Lorenzok (azken onekin egingo da joan den urteko Euskal Jaietako kartela). Umeen sailean berriz, kolekzio onena Aitor Gonzalezena izan zen; sinpatikoena Naia Aguadorena eta originalena Jokin Olearena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!