Hilabete inguru daramakite Hernaniko Igerilari Elkarteko kideek entrenatzen. Joan den urteko muga gainditu, eta 52 igerilari ari dira aurten denboraldi berria prestatzen, talde ezberdinetan banatuta. Jon Ander Izuzkitzaren esanetan, bi helburu dituzte mailaren arabera: hasi berriena da, pixkanaka igeriketako estiloak ikastea eta txapelketetan parte hartzen hastea; lehendik taldean dauden igerilariena berriz da, beraien denborak hobetu, eta posible bada, Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketetarako txartela eskuratzea.
Bilera etzi, gurasoekin
Elkartetik jakinarazi dutenez, bilera deitu dute etzi elkarteko kide diren igerilari txikien gurasoei zuzenduta. Bilera Biterin izango da, 19:30etan.