`Estu-pilulak´ antzezlana gaur, maskulinitatearen ingurukoa

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 18a, 02:00

Maskulinitate sexistak emakumeengan eta gizonezkoengan ondorio jakin batzuk ditu, eta horien inguran gogoeta egitea bilatuko du gaur On:Giz elkarteak, Biterin eskainiko duen an­tzezlanean. Estu-Pilulak izena du antzezlanak, eta arratsaldeko 19:00­etan izango da Biterin. Formatua Antzerki forum izenekoa izango da, hau da: an­tzezlana, 40 minutukoa izango da, eta ondorengo foruma ordu eta laurdenekoa. Her­na­niko Udal Berdintasun Kontseiluak eta Sailak antolatu du, eta azaldu dutenez, sarrera dohain izango da, aforoa bete arte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!