Arabiar herrialdeetako errepresioa, okupazioa eta iraultzak azalduko dituzte bertako bi hizlarik, gaur hasita

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 18a, 02:00

Zer ari da gertatzen arabiar lurraldeetan? Zergatik ari dira iraultza ezberdinak e­maten bata bestearen atzetik? Bi galdera horiek eta as­koz gehiago azaldu eta eran­tzungo dituzte Taha Azeez Samir eta Yaarub Akram Ali hizlariek. Arabia­rrak eta Is­lama: mugimendu sozialak eta giza eskubideak gai­tzat hartuta, jardunaldiak antolatu di­tuzte Hernaniko Kooperazio Tal­deak, Udal Lankidetza Ar­loak eta Kon­trakantxa gaz­tetxeak. Bi hizlariak irakiarrak dira, nahiz eta egun handik urruti bizi diren. Taha Azeez Samir Sirian erbesteratutako irakiarra da. Preso politiko ohia da eta borroka eta Aldaketa Fronteko kidea da. Yaarub Akram Ali hizlaria berriz, kazetari irakiarra da, eta Novergian bizi da errefuxiatu politiko gisa. Yaarub Akarm Ali ere preso politiko ohia da.

Egoera bizitu dutenen eskutik jakitearen garrantzia

Antolatzaileen esanetan, arabiar herrialdeetan ematen ari di­ren iraultzen inguruko informazioa berri agentzia haundietatik iristen da. Beraz, jardunaldi hauekin lortu nahi dutena da egoera gertutik bizitu duten bi per­tsonen eskutik jakitea zer gertatu den: «egoera gertutik bizi duten bi per­tsonek azalduko digute zer ari den gertatzen eta zergatik. Gai horien inguruan izan ditzakegun zalantzak beraiekin konpartitzeko aukera izango du­gu, eta etorkizunera begira, el­kar ulertzeko eta lankidetzan aritzeko bidea egingo dugu». Ho­ri horrela, gaur eguerdian, 12:30etan, harrera egingo diete bi hizlariei Udalean.

Errepresio politikotik iraultzara, pausoz pauso

Jardunaldiak hiru hitzaldiz daude osatuta, eta bertan, pausoz pauso azalduko dute arabiar herrialdeetan gertatu dena gaur egungo egoerara iritsi arte. Aurreneko hitzaldia gaur emango dute Taha Azeez Samir eta Yaarub Akram Ali hizlariek Kontrakantxa gazte­txean. Biak Iraken jasaten ari diren errepresio politikoaren inguruan ariko dira, 19: 30etan. Biharko hitzaldia Irakeko okupazioa eta honen ondorioen ingurukoa izango da, eta Taha Azeez Samirrek emango du, bakarka. 19:30­etan izango da, Biterin. Azkenik, osteguneko hi­tzaldia iraultza arabiarren in­­gurukoa izango da. Yaarub Akram Alik emango du eta iraultzen zergatia eta noranz­ko bidea azalduko ditu. Biterin izango da, 19:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!