Hernanik sekulako partidua egin eta lidertza lortu du

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 17a, 02:00

Partidua hasi eta minutu eta erdi nahikoa izan zuen Hernanik lehenengo entsegua egiteko. Halaxe joan zen lehenengo zatia. Hernaniarrek sekulako jokoa erakutsi zuten, oso entsegu politak egin zituzten eta nagusi izan ziren Hercesaren aurrean. Hala, 32-0 bukatu zen lehenengo zatia. Bigarren zatian lasaiago jokatu zuen Hernanik eta orekatuagoa izan zen partidua. Dena dela, ezer egiterik ez zuten izan madrildarrek eta 37-7 bukatu zen partidua. Hernani lider da. Atzoko 5 entseguak: Iñaki Otxotorena, Iker Peña, Iraitz Garmendia, Ion Olano eta Igor Etxeberria. Gauzaketa bat: Igor Genua. Drop bat: Iraitz Garmendia. 2 zigor kolpe: Igor Genua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!