Udazken Kulturala bihar hasiko da, landa eremuko gizarte zerbitzuei buruzko hitzaldiarekin

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 18a, 02:00

Bihar hasi eta azaroaren 6ra bitartean era guztietako ekitaldiak izango dira Ereño­tzun, Udazken Kulturalaren barruan. Bihar izango da aurreneko ekitaldia, 18:00etan. Antton Aizkorreta eta Inma Lopetegik hitz egingo dute landa eremuetako gizarte zerbitzuei buruz; kultur etxean izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!