Hernani aurreneko lau postuetan, Nazioarteko Torneoan

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 16a, 02:00

Waterpolo taldeko neskek maila polita erakutsi eta hel­bu­rua bete zuten irailaren 17an, Frantziako Audenge herrian jokatu zen Nazioar­te­ko Tor­ne­oan. Laugarren geratu ziren, gogor borrokatuta. Finalerdie­tan, Frantzia­ko Li­gako txapeldunaren aurka jo­ka­tu behar izan zuten. Fran­tziarrek argi utzi zuten zergatik diren txapeldunak eta finalerako pasea eurek lortu zuten. 3garren eta 4garren postuak era­­­bakitzeko partiduan, Gas­teiz­ko Lauta­da­­ren aurka jokatu zu­ten hernaniarrek. Bi taldeak txukun aritu ziren eta az­kenean, gasteiztarrentzako izan zen ga­raipena, minimoagatik: 9-10. Ainhoa Lertxundi entrenatzailea gustora dago emai­tza­rekin eta erakutsitako mai­la­rekin eta liga hasteko indarra emango diela uste du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!