Hamar minutu ere ez ziren pasa eta Hernani Eibar Bren aurretik jarri zen Andoni Uriok sartutako golari esker. Joko ona eginez, eta ondo borrokatuta, aldeari eustea lortu zuten txuri-berdeek lehenengo zatia bukatzerako. Bigarren zatian, ordea, eibartarrak fisikoki hobeto zeuden, indartsuago, eta berdinketako gola sartu zuten. Azken minutura arte estutu zituzten hernaniarrak eta asko sufrituta, berdinketarekin bukatu zen partidua (1-1). Hernanik puntu bat lortu du eta puntuak gehitzen joatea garrantzitsua dela nabarmendu du Ricardo Ramos lehendakariak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!