Bi garaipen behar, gaur Hernanin: Esnaola-Murgiondok mailaz ez jaisteko eta Arrieta-Gorrotxategik ohorezko mailan sartzeko

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 15a, 02:00

Gipuzkoako Txapelketako bi partidu garrantzitsu jokatuko dira gaur, 14:00etan, Hernanin; biak eskuz, senior mailan. Alde batetik, Esnaola eta Murgiondok irabazi beharra daukate bigarren mailako jaitsiera postuetatik urruntzeko; eta bestetik, Arrieta eta Gorrotxategik irabazi beharra daukate ohorezko mailako semifinaletan sartzeko. Horrez gain, eskuz infantiletan dabiltzan 11 pelotariek asteburu honetan hasiko dute lehiaketa ofiziala. Beraien lehenengo txapelketa bakarka izango da lauterdian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!